Elomendiko futbol txapelketa abian

Guaixe 2008ko irailaren 23a

Asteburuan hasi zen Elomendiko futbol txapelketa. Aurten 16 talde lehiatuko dira futbol txapelketa honetan, tartean Sakanako bi: Arakilgo jokalariez osatutako Zaldua taldea, eta Izurdiagako Rajatabla, biak arakildarrak.Asteburuan lehendabiziko jardunaldia jokatu zen, eta talde sakandarren arteko derbya egon zen jokoan. Horrela, Izurdiagakoendako izan zen partida, Rajatablak Zalduari 0-1 irabazi baitzion. Sailkapenean iazko txapeldun Urrotz da liderra, 2 punturekin. Rajatabla zazpigarrena da, puntu berberekin, eta Zaldua 11.a da, puntu bakarrarekin.Larunbatean bigarren jardunaldia jokatuko da. Rajatablak sailkapenean 15.a den Apoloren kontra jokatuko du Garinoainen, 16:00etan. Zalduak 14.a den Santa Kruzen kontra jokatuko du, 19:00etan. Ea Arakilgo taldeei zer moduz doakien.