Rajatabla lider

Guaixe 2008ko urriaren 2a

Larunbatean Elomendiko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak lidergoa eskuratu zuen, Apolo taldea 5-0 garaitu eta gero. Aldiz, Zalduak 2-1 galdu zuen Santa Cruz taldearen kontra. Esan dugun moduan Izurdiagako taldea, Rajatabla, da liderra, 4 punturekin. Zaldua 13.a da, punturik gabe. Larunbatean sailkapenean puntu berberak dituen Unziti izanen du arerio Rajatablak. Partida Unzitin jokatuko da, 16:00etan. Irabazten duenak goian mantentzeko aukera izango du, hortaz, partida interesgarria izango da.Zalduak bederatzigarrena den Izalsa izanen du kontrako. Partida Lekunberrin jokatuko da, larunbatean, 18:00etan. Ea Arakilgo taldeak lehen garaipena lortzen duen.