Rajatablak lidergoa galdu du

Guaixe 2008ko urriaren 8a

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak lidergoa galdu zuen, Unzitiren kontra 5-4 galdu eta gero. Garaipen horren ondorioz Unziti da liderra, 6 punturekin, eta Rajatabla laugarrena da, 4 punturekin. Bestalde, Arakilgo Zalduak bolada txarrari eusten dio eta atzera ere galdu egin zuen, 0-2, Izalsaren kontra. Oraindik ez du garaipenik lortu Arakilgo taldeak. Sailkapenean 13.a da, punturik gabe. Asteburuan 3 punturekin 9.a den R. Lima izanen du aurkari 4.a den Rajatablak. Zalduak, aldiz, 4 punturekin 7.a den Bidezarraren kontra jokatuko du. Ea arakildarrendako lehen puntuak heltzen diren eta Rajatablak sailkapenean aurrera egiten duen, Lima menpean hartuta.