Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak 0-2 irabazi zion R. Limari, eta Arakilgo Zalduak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Beriain 2-0 menpean hartu eta gero. Beraz, jardunaldi bikaina izan zen Elomendin lehiatzen ari diren bi talde sakandarrendako. Gauzak horrela, Unziti da Elomendiko liderra, 8 punturekin. Bigarrena Rajatabla dugu, bi puntu gutxiagorekin; Zaldua, aldiz, 12.a da, 2 punturekin. Larunbatean bosgarren jardunaldia jokatuko da. Bigarrena den Rajatablak zortzigarrena den Santa Kruzen kontra jokatuko du Garinoainen, 16:00etan. Bestalde, sailkapenean seigarrena den Gazte Berriak taldearen kontra lehiatuko da hamabigarrena den Zaldua. Partida Antsoainen jokatuko da, 18:00etan.