Gol sorta ederra jaso zuen Zalduak

Guaixe 2008ko azaroaren 4a

Larunbatean Elomendiko futbol txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak Beriainen kontra jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen, eta Arakilgo beste taldeak, Zalduak, ahazteko moduko partida jokatu zuen. Izan ere, 1-6 irabazi zion Zizurko Ardoik Zalduari. Horrela, Unzitik jarraitzen du Elomendiko txapelketako lidergoan, 14 punturekin. Rajatabla 9.a da, 6 punturekin, eta Zaldua 13.a, 3 punturekin. Larunbatean, azaroaren 8an, Elomendiko futbol txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko da. Rajatablak Antsoainen jokatuko du zazpigarrena den Gazte Berriak taldearen kontra, 18:15ean. Aldiz, Zalduak Elon jokatuko du, 15:45ean, bertako talde Elomendiren kontra. Elomendi sailkapenean 12.a da, 5 punturekin, hain justu Zalduaren goian. Ea Sakanako taldeek garaipenaren bidea hartzen duten.