Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan lehiatzen diren bi talde sakandarrak ez ziren batere fin ibili azkeneko jardunaldian. Gazte Berriak taldearen kontra 5-2 galdu zuen Izurdiagako Rajatablak eta Elomendiren kontra 3-2 galdu zuen Zalduak. Hortaz, ahazteko moduko jardunaldia bizi izan zuten bi taldeek. Unzitik eusten dio lidergoari, 16 punturekin. Rajatabla 11.a da sailkapenean, 6 punturekin, eta Zaldua 13.a, 3 punturekin. Larunbatean bederatzigarren jardunaldia egonen da jokoan. Rajatablak 2 puntu gehiagorekin 8.a den Rocaren kontra jokatuko du Garinoainen, 15:45ean. Zaldua haren atzetik sailkatua dagoen Partizanen kontra lehiatuko da, Lekunberrin, 18:00etan. Bi taldeak irabaztera derrigortuak daude, puntuak batu eta atzeko postuak behean uzteko.