Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketaren 9. jardunaldia jokatu zen. Bertan lehiatzen diren bi talde sakandarrek berdindu egin zuten, eta pozteko modukoa da, azkenaldian galdu eta galdu baitzeuden. Izurdiagako Rajatablak bana berdindu zuen Rocaren kontra, eta Arakilgo Zalduak, aldiz, hiruna Partizanen kontra. Elomendiko Futbol Txapelketako lidergoan jarraitzen du Unzitik, 17 punturekin. Rajatabla hamaikagarrena da, 7 punturekin, eta Zaldua hamairugarrena, 4 punturekin. Larunbatean, azaroaren 22an, hamargarren jardunaldia dago jokoan. Rajatablak laugarrena den Ardoiren kontra jokatuko du, Garinoainen, 15:45ean. Partida konplikatua izanen da, baina ea Rajatablak garaipenaren bidea berreskuratu eta puntuak batzen dituen. Zalduak bigarrena den Urroz izanen du aurkari Lekunberrin, 17:00etan. Ez dago esan beharrik lehia zaila dutela arakildarrek, baina dena ematera aterako dira.