Erdipurdiko jardunaldia

Guaixe 2008ko azaroaren 26a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketaren 10. jardunaldia jokatu da, eta bertan aritzen diren bi talde sakandarrendako ez da jardunaldi ona izan. Izurdiagako Rajatablak bana berdindu zuen Ardoiren kontra, eta Arakilgo Zalduak 1-5 galdu zuen Urrotzen kontra. Gauzak horrela Unzitik jarraitzen du Elomendiko Txapelketako lider, 19 punturekin. Rajatabla 10.a da, 8 punturekin, eta Zaldua 14.a, 4 punturekin. Larunbatean 11. Jardunaldia jokatuko da. 10.a den Rajatablak puntu bat gutxiagorekin sailkapenean 12.a den Elomendi izango du aurkari. Partida larunbatean jokatuko da, Garinoainen, 15:45ean. 14.a den Zalduak punturik gabe 15.a den The Beltzak taldea izanen du arerio. Partida Larrabiden jokatuko da, larunbatean, 10:30etik aurrera.