Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketaren 12. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak garaipen garrantzitsua lortu zuen Partizanen kontra, 0-3 irabazita. Aldiz, Zalduak bana berdindu zuen Bidezarrarekin. Horrela, Unzitik jarraitzen du lidergoan, 21 punturekin. Rajatabla bederatzigarrena da, 11 punturekin eta Zaldua hamalaugarrena, 7 punturekin. Larunbatean 13. jardunaldia izanen da jokoan. Rajatablak Urrotzen jokatuko du, sailkapenean bigarrena den Urrotzen kontra, 15:30ean. Hortaz, partida konplikatua dute sakandarrek. Bestalde, Zalduak sailkapenean hamaikagarrena den Lima izanen du arerio, larunbatean, Lekunberrin, 16:00etan hasita.