Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ordu txikitan bukatu zen larunbateko festa Satrustegin. Arakilgo Udalak, Kontzejuek eta elkarteek antolatutako udazkeneko kultur agendako azken ekitaldia DJ Bertsoren saioa izan zen. Aurretik, 30 pertsona mahaira eseri ziren bertso afariarekin gozatzeko. 30 horiek baino gehiago izan ziren Julen Zelaieta, Julio Soto eta Oskar Estanga bertsolariak kantuan entzun zituztenak. Arakilgo udazkeneko kultur agendako azken eguneko egitaraua Juantxo Madariagaren hitzaldiak zabaldu zuen. Gustura egon ziren entzuleak Egiarretako irakaslearen jarduna entzuten. Azkenik, kultur astea antolatu duten erakundeetako batetik azaldu digutenez, antolatutakoaren "balorazioa oso ona da. Hobekuntzekin errepikatzeko modukoa". Hobekuntza horien artean leudeke, besteak beste, "herri guztietan ekitaldiak antolatzea, gazteak inplikatzea eta abar".