Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 13. jardunaldia jokatu zen. Bertan lehiatzen diren talde sakandarrendako ahazteko moduko jardunaldia izan zen, gol sorta ederra jaso baitzuten. Urrotzek 10 gol sartu zizkion Rajatablari, eta Izurdiagakoak bakarra sartzeko gai izan ziren, 10-1 galduz. Eta Arakilgo Zalduak bide berari eutsi zion, 1-5 galdu baitzuen Limaren kontra. Sailkapenean Unzitik jarraitzen du lider, 23 punturekin. Rajatabla 10.a da, 11 punturekin eta Zaldua 14.a, 7 punturekin. Larunbatean 14. Jardunaldia jokatuko da. Rajatablak sailkapenean 2 punturekin azkenaurrekoa den The Beltzak taldea izango du aurkari Garinoainen, 15:45ean. Bestalde, punturik gabe azkena den Apoloren kontra jokatuko du Zalduak igandean Noainen, 12:00etan. Hurrengo asteburuan ez da jardunaldirik egongo; ilbeltzaren 10ean itzuliko da Elomendiko txapelketa.