Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 14. jardunaldia jokatu zen, eta bertan aritzen diren bi talde sakandarrek - Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zaldua - primerako bukaera eman zioten urteari, garaipen sendoak lortu baitzituzten. Horrela, Rajatablak 6-5 hartu zuen menpean The Beltzak taldea, eta Apoloren kontra 0-4 irabazi zuen Zalduak. 14. jardunaldia eta gero, Unzitik jarraitzen du lider, 23 punturekin. Rajatabla sailkapenean bederatzigarrena da, 13 punturekin, eta Zaldua hamahirugarrena da, 9 punturekin. Asteburu honetan atzeratutako partidak jokatuko dira, Elomendiko txapelketak geldialdia izanen baitu, Gabonak direla eta. 15. Jardunaldia ilbeltzaren 10ean jokatuko da.