Ahazteko modukoa

Guaixe 2009ko urtarrilaren 13a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 15. Jardunaldia jokatu zen. Egia esan, ahazteko moduko jardunaldia izan zen gure taldeendako, biek hala biek galdu zutelako. Rajatablari 3-7 irabazi zion Bidezarrak, Izurdiagako ateak gol sorta ederra jasoz, eta Zalduak tanto bakar bateko aldearekin galdu zuen, 5-4, Unzitiren kontra. Unziti da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra, 26 punturekin. Rajatabla sailkapenean hamaikagarrena da, 13 punturekin, eta Zaldua hamahirugarrena, 9 punturekin. Larunbatean 16. jardunaldia izanen da jokoan, eta gainera, Sakanako bi taldeen arteko derbya izanen dugu. Garinoainen jokatuko da Rajatabla eta Zalduaren arteko lehia, larunbatean, 15:45ean. Bi taldeek duten guztia emango dute jokoan dauden puntuak eskuratzeko, eta hortaz, emozioz betetako partida espero da.