Husnako berdinketarekin bukatu zen derbi arakildarra

Guaixe 2009ko urtarrilaren 20a

Larunbatean Garinoaingo futbol zelaian neurtu ziren Rajatabla eta Zaldua talde arakildarrak. Derbian markagailuan ez zen mugimendurik izan eta bai Rajatablak eta bai Zalduak atea zulatu gabe mantentzea lortu zuten. Emaitza horren ondoren, Untziti dago sailkapeneko buruan, 28 punturekin. Rajatabla 11. Da 14 punturekin. Zalduak, berriz, 10 puntu ditu eta 13. da sailkapenean.Igande eguerdian Rajatablak Noainen jokatuko du azken sailkatua den Apoloren kontra. Puntuak urratzeko zelai aproposa izan daiteke arakildarrendako. Zalduak Lekunberrin jokatuko du larunbatean, 16:30ean. Aurrean Santa Cruz taldea izanen du. Arakildarren aurkariak 6. dira sailkapenean eta gora egiteko puntu bila zelairatuko dira.