Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 17. jardunaldia jokatu zen. Azkena den Apoloren kontra 0-3 galdu zuen Rajatablak, eta Zalduak bana berdindu zuen Santa Kruz taldearekin. Hortaz, bide berberari eutsi diote bi taldeek. Sailkapen orokorrean Unzitik jarraitzen du lider, 30 punturekin. Rajatabla bederatzigarrena da, 16 punturekin eta Zaldua hamairugarrena, 11 punturekin. Larunbatean hurrengo jardunaldiari egin beharko diote aurre taldeek. Rajatablak Unziti liderra izanen du aurkari Garisoainen, 15:45ean hasiko den partidan. Esan beharrik ez dago arerio latza dutela Izurdiagakoek, baina garaipenaren bidea berreskuratzeko ahal duten guztia eman beharko dutela. Bestalde, Zalduak Izalsa izanen du kontrario larunbatean Lekunberrin, 18:00etan. Izalsa 17 punturekin zortzigarrena da, eta hortaz pareko arerioa da arakildarrendako, jokoan dauden puntuak eskuratu eta sailkapenean aurrera egiteko.