Liderra zergatik den lider

Guaixe 2009ko otsailaren 3a

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 18. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak partida oso konplikatua zeukan Unzitiren kontra, eta Unzitik zergatik den lider argi erakutsi zuen, Rajatabla erabat menpean hartu baitzuen, 0-6 irabazita. Bestalde, Arakilgo Zalduak eta Izalsak bana berdindu zuten. Unzitik jarraitzen du Elomendiko futbol txapelketako buru, 32 punturekin. Rajatabla bederatzigarrena da, 16 punturekin, eta Zaldua hamairugarrena, 12 punturekin. Asteburuan 19. jardunaldiari eginen diote aurre. Rajatablak Lima izanen du Arerio larunbatean Garisoainen, 16:00etan. Limakoak 15 punturekin sailkapenean hamargarrenak dira, hain justu Rajatablaren atzetik, eta hortaz, sailkapenari eutsi nahi badiote, irabazi beharrean dira Izurdiagakoak. Bestalde, Beriainen lehiatuko da Zaldua larunbatean, Beriain taldearen kontra. 14 punturekin hamabigarrena da Beriain, hain justu Zalduaren aurretik, eta beraz, Arakilgo taldearendako inportantea litzateke garaipena lortzea, goiko taldeekin duen aldea murrizteko.