Estatuko funtsarekin Egiarretako kale bat berrituko da

Guaixe 2009ko otsailaren 9a

Arakilgo Udalak erabaki du Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik jasotako dirua Egiarretako kale bat berritzera bideratzea. Gehienez ere 160.528 euro dagozkio Arakilgo Udalari eta diru hori Egiarretako San Anton kalearen zati bateko sareak eta zoladura berritzera bideratuko da. Plazatik aurrerako zatia omen da berrituko dena.