Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 20. jardunaldia jokatu zen, eta bertan lehiatzen ari diren Arakilgo taldeak ez ziren oso fin ibili. Izurdiagako Rajatablak, esaterako, 3-1 galdu zuen Santa Cruzen kontra, eta Arakilgo jokalariez osatutako Zalduak hiruna berdindu zuen Gazte Berriak taldearekin. Egun Urrotz da Elomendiko futbol txapelketako liderra, 33 punturekin, baina atze-atzean du Unziti, puntu bat gutxiagorekin. Rajatabla bederatzigarrena da, 16 punturekin, eta Zaldua hamahirugarrena, 13 punturekin. Asteburuan 21. Jardunaldia egonen da jokoan. Rajatablak hain justu bere gainean dagoen Izalsa izanen du aurkari larunbatean Garinoainen, 16:00etan. Izalsak 18 puntu dauzka eta Rajatablak 16, eta hortaz sailkapena dago jokoan. Bestalde Zalduak 19 punturekin sailkapenean zazpigarrena den Rocaren kontra jokatuko du. Atzeratutako lehia da hau. Ea zer moduz moldatzen diren bi taldeak.