Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udaleko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeak udazkeneko egitarauak utzitako zapore onaren ondoren, martxorako bi irteera prestatu ditu. Lehena Urnietako sagardotegi batera izanen da, martxoaren 14an. Arakidik 17:30ean abiatuko dira Astigarragara han poteoan ibiltzeko. 21:00etan Urniateko Eula sagardotegian afaltzera bilduko dira. Hangoak egin eta gero ordu txikietaraino Hernanin egonen dira parrandan arakildarrak. Arakaligo Udalak antolatutako irteera horretan interesa dutenek hilaren 9ra arteko epea dute txartelak eskuratzeko. Kontzeju-etxeetan daude, erroldatuendako 25 eurotan eta gainontzekoendako 30 eurotan. Arakilgo Udalak antolatu duen bigarren irteera elurretara da, Panticosako eski estaziora. Martxoaren 29an, igandearekin, izanen da irteera. Interesaturik dauden 18 urtez azpiko arakildarrek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Adin horretatik gora erroldatuta daudenak, berriz, 22 euro. Arakildarrak ez direnak eta joan nahi dutenak bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Horren barruan for fait-a, asegurua eta autobusa sartzen dira. Txartelak kontzejuen bidez eskuratu daitezke hilaren 24a baino lehen. Gutxienez 25 pertsonek eman behar dute izena irteera egin dadin.