Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastetxeetan aurre-matrikulazio epea zabaldu dela eta Arakilgo Udalak gurasoei zuzendutako oharra publikatu du. Idatzi horretan aurre-matrikulazio egiteko epea hilaren 15ean despeditzen dela jakinarazi die. Horretaz gai, Arakilgo Udalak gurasoei jakinarazi die Irurtzunen bi hizkuntza eredu eskaintzen direla, A (ikasketak gaztelaniaz eta euskara ikasgaia) eta D (ikasketak euskaraz, gaztelania ikasgaia). Udaletik gurasoak animatu nahi dituzte "seme-alabak matrikulatzeko unean hizkuntz ereduen inguruan informatu eta horiei buruzko balorazioa egin" dezaten.