Zalduak irabazi eta Rajatablak galdu

Guaixe 2009ko martxoaren 17a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak primerako aukera galdu zuen, Rocaren kontra 2-1 galdu zuelako. Aldiz, Arakilgo Zalduak egun ona izan zuen eta 1-1 hartu zuen menpean Partizan. Urrotz da Elomendiko txapelketako liderra, 41 punturekin. Rajatabla 9.a da, 22 punturekin eta Zaldua 11.a, 22 punturekin. Hortaz, sailkapena estu dagoela argi dago. Aste honetan atzeratutako lehiak eta 25. jardunaldia daude jokoan. Larunbatean Zizurren jokatuko du Rajatablak, 21 punturekin hirugarrena den Ardoiren kontra, 19:00etan. Eta Zalduak Urrotzen jokatuko du, Urrotz liderraren kontra, larunbatean 15:30ean. Biak partida konplikatuak dira, baina ea Sakanako taldeak nola moldatzen diren.