Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuaren tokiko azpiegiturak garatzeko lau urteko planaren bidez bi lan egin nahi ditu: Egiarreta eta Satrustegiko sareak eta zoruak berritzea. Gobernuaren deialdi berean, bi herri horietako kontzejuek eskatu dute argiteria publikoko kableak lurpean sartzea. Udalak eta kontzejuek laguntza jasoz gero aztertuko lukete beste zerbitzu batzuk lurpetik eramateko aukera ere, esaterako, telefonoa eta argindarra. Arakilgo Udalak diru-laguntza deialdira zein lan aurkeztuko zituen erabakitzeko garaian, ibarreko herrietatik jasotako eskaerak aztertu eta premia gehien zutenei lehentasuna eman zaie. Aurreko legegintzaldian erabakitakoaren arabera, Etxeberri eta Hiriberrin egin ziren lanak. Oraingo honetan Egiarreta eta Hiriberriren txanda izan liteke. Bestalde, jakina denez, Estatuko funtsaren bidez Arakilgo Udalak Egiarretako kale bat konponduko du. 0-3 urteko zikloaIbarreko biztanleei zerbitzu gehiago eskaintzeko asmoz, Arakilgo Udala, Irurtzungo eta Imozko udalekin harremanetan dago. Hiru erakundeek mankomunatutako 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako zerbitzua eskaintzeko aukera aztertzen ari dira.