Batek irabazi eta besteak galdu

Guaixe 2009ko apirilaren 8a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 27. Jardunaldia jokatu zen. Bertan aritzen diren bi talde sakandarrek egoera ezberdina bizi izan zuten, Izurdiagako Rajatablak Partizan 5-4 menpean hartzen zuen bitartean, Arakilgo Zalduak 3-5 galtzen baitzuen Bidezarraren kontra. Sailkapen orokorrari dagokionez, Urrotzek jarraitzen du lider, 48 punturekin, Unziti bigarrenari 4 puntuko aldea atereaz. Rajatabla bederatzigarrena da, 23 punturekin eta Zaldua hamabigarren postura jaitsi da, 19 punturekin. Aste Santua dela eta, asteburuan ez da partidarik jokatuko.