Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan 29. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Izurdiagako Rajatablak ligako partidaz gain atzeratutako partida jokatu zuen eta bata galdu eta bestea irabazi zuen. Ligako partidan 1-4 irabazi zion Urrotz liderrak Rajatablari, eta atzeratutakoan, aldiz, Rajatablak 1-0 hartu zuen menpean Beriain. Arakilgo Zalduak, aldiz, husna berdindu zuen Rocaren kontra. Urrotz taldeak jarraitzen du lidergoan, 50 punturekin. Rajatabla zortzigarrena da, 25 punturekin eta Zaldua hamahirugarrena, 20 punturekin. Larunbatean 30. Jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean azkena den The Beltzak taldea izango du arerio Rajatablak Larrabiden. Eta Zalduak Lekunberrin jokatuko du, azkenaurrekoa den Apolo taldearen kontra. Ea nola doakien Sakanako bi taldeei.