Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak Egiarretako San Anton kalearen zati bateko sareak eta zoladura berritzeko lanak Florentino Suescun Construcciones, S.L. enpresari eman dizkio, behin-behinean. Lanak ekaina aldera hastea aurreikusten du udalak. Haien truke 160.080 euro (BEZa barne) jasoko ditu enpresak. Arakilgo Udalak aurrekontua Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik jasotako diruarekin estaliko du.