Rajatabla sailkapen erdian eta Zaldua behean

Guaixe 2009ko apirilaren 28a

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 30. Jardunaldia jokatu da. Izurdiagako Rajatablak 1-2 hartu zuen menpean sailkapenean azkena den The Beltzak taldea, eta Arakilgo Zalduak, aldiz, galdu egin zuen, 3-6, sailkapenean azkenaurrekoa den Apolo taldearen kontra. Gauzak horrela, Urrotzek jarraitzen du lider, 52 punturekin. Rajatabla sailkapenaren erdialdean dago. 8.a da, 27 punturekin. Eta Zaldua behean dago, 13. postuan, 20 punturekin. Asteburuan 31. jardunaldia dago jokoan. 39 punturekin sailkapenean laugarrena den Bidezarraren kontra ariko da Rajatabla larunbatean Noainen. Zalduak jardunaldi konplikatua du, bigarrena den Unziti hartuko baitu Lekunberrin, larunbatean 16:30ean. Liderra lau puntura du Unzitik, eta hura harrapatzeko bidean irabaztera behartuta dago. Ea zer moduz doakien gauzak.