MRA Navarrak zortzigarren postuari eusten dio

Guaixe 2009ko apirilaren 29a

Ohorezko mailan 28. Jardunaldia jokatu da asteburuan, baina MRA Navarra Xotak atseden jardunaldia zuen. Jardunaldia jokatu eta gero, Inter Movistarrek jarraitzen du lider, 60 punturekin eta MRA Navarrak zortzigarren postuari eutsi dio, 34 punturekin. Hala ere Azkar Lugo bederatzigarrenak puntu berberak dauzka eta hamargarrena den Futsal Cartagenak 32. Hortaz, liga despeditzeko geratzen diren bi jardunaldietan irabaztera atera beharko da MRA zortzigarren postu horri eutsi nahi badio. Jakina da, liga erabakitzeko play off-etara sailkapeneko lehen zortzi taldeak pasako direla, eta postu horiek oso garesti daude. Larunbatean MRA Navarrak 20 punturekin sailkapenean azkena den Fisiomedia Manacor taldea hartuko du Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan, 18:30ean. Sorpresa eman nahi du Manacorrek, aurreko jardunaldian Playas taldea menpean hartu baitzuen eta gainera, galduz gero, Zilarrezko Mailara jaitsiko baita. Eta Irurtzungoak ere irabaztera behartuta daude. Hortaz emozioz betetako partida izanen da. MRAk ezingo du Lukaian eta Pablo jokalariekin kontatu. Azken jardunaldian Inter Movistar liderra izango du aurkari MRAk. Ea zortzigarren postu horri eusten dioten.