Aralarko Aingerua, Arakilen

Guaixe 2009ko maiatzaren 4a

Ohitura denez, maiatzaren aurreneko egunean Aralarko Aingeruak Arakilgo hainbat herri bisitatu zituen. Ibilbidea Satrustegin hasi zuen aingeruak, eta gero handik Zuhatzu, Ekai, Etxarren, Urritzola, Izurdiaga eta Erroztik pasa zen. Herri guztietan parrokiako gurutzeak aldean zituztela zain egon ziren. Aralarko Aingerua iristean hura gurtu eta lurrak bedeinkatu zituzten. Herri guztietatik pasa ondoren, 11:40etan Errotzen bildu ziren makina bat arakildar eta guztiak batera Oskiako ermitarantz jo zuten. Eguerdian hasi zen harrateko ermitan elizkizuna. Hura despeditu ondoren bildutako guztiendako otamena zerbitzatu zen.