Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan despeditu zen Elomendiko futbol txapelketa. Bertan lehian ari diren bi talde sakandarrek galtzen despeditu zuten liga. Bidezarrak 5-1 hartu zuen menpean Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zalduak 1-2 galdu zuen Unzitiren kontra. Urrotzek irabazi du Elomendiko liga, merezimendu osoz (54 puntu). Bigarrenak, Unzitik, 50 puntu pilatu ditu, eta hirugarrenak, Ardoik, 47. Gure taldeek erdipurdiko lana egin dute. Rajatabla 10. sailkatu da, 27 punturekin eta Zaldua hamahirugarren, 20 punturekin. Liga despedituta, Kopari ekinen diote segidan.