Zaldua bidean geratu da eta Rajatablak aurrera egin du

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Asteburuan Elomendiko Kopako lehen kanporaketa jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak bana berdindu zuen Bidezarrarekin, eta berdinketa hausteko penaltyak jaurtiki ziren. Rajatablakoak finago izan ziren eta Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu ziren. Aldiz, Beriainek 3-0 hartu zuen menpean Arakilgo Zaldua eta Arakilgo mutilendako despeditu da kopa.  Larunbatean Elomendiko Kopako bigarren kanporaketa jokatuko da. Izurdiagako Rajatablak Roca izanen du arerio Garinoainen jokatuko den partidan, 16:00etatik aurrera. Ea hurrengo faserako sailkatzen diren sakandarrak.