Rajatabla finalerdietan

Guaixe 2009ko maiatzaren 20a

Asteburuan Elomendiko Futbol Kopako bigarren kanporaketa jokatu zen, eta Izurdiagako Rajatabla bikain aritu zen, Roca taldea 2-1 menpean hartuz. Horrela, hirugarren kanporaketarako edo finalerdietarako sailkatu da Izurdiagako taldea. Finalerdietan Unziti izanen du arerio Rajatablak, larunbatean, 16:00etan, Garinoainen. Unziti bigarren sailkatu zen ligan eta oso arerio gogorra izanen da, liga ez irabazi izanagatik Kopa eraman nahiko duelako. Baina Rajatablak ez du ezer galtzekorik eta ea irabazi eta kopako finalerako sailkatzen den. Beste finalerdian Elomendik aurtengo ligako txapeldun Urrotz izanen du arerio Monrealen, larunbatean 16:00etan.