Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Futbol Kopako final erdiak jokatu ziren. Elomendik eta Urrotzek bana berdindu zuten, baina penaltyetan Urrotz finago aritu zenez, finalerako txartela lortu zuen. Beste lehian, Izurdiagako Rajatablak 3-2 hartu zuen menpean ligan txapeldunordea izan zen Untziti, finalerako sailkatuz. Hortaz, Rajatablak Urrotz izanen du arerio kopako finalean. Urroztarrak denboraldi bikaina egin dute, Elomendiko liga irabazi baitute. Orain, kopa lortzea nahi dute, dobletea egiteko. Urrotz arerio zaila da, baina Rajatablak kopa txapelketa ona egin du eta sorpresa eman dezake. Partida larunbatean jokatuko da, Noainen, arratsaldeko bostetatik aurrera.