Lau atxilotu txatartegi batean lapurtzeagatik

Guaixe 2009ko ekainaren 4a

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, Foruzaingoak astelehenean 4 pertsona atxilotu zituen. Laurei Arakilgo txatartegi batetik aluminiozko perfilak egiteko moldeak eraman zituzten. Lapurtutakoak 600 euroko balioa zuen. Zabaldutakoaren arabera txatartegiko nagusiak berak lapurretaren berri eman zion Foruzaingoari inguruko gasolindegi batean aparkatuta zegoen kamioi batean lapurtutako materiala ikusi zuenean. Foruzaingoak guztia egiaztatu ondoren inor hurbiltzeko zain gelditu zen. Lehenik, beste kamioi batean gizon bat agertu zen. Karga kamioi batetik bestera aldatzeko asmoa omen zuen. Ondoren, beste hiru gizon agertu ziren karga tokiz aldatzeko asmoekin haiek ere. Foruzaingoak laurak atxilotu zituen. Guztiak iruindarrak dira eta haietako bat adingabea. Kamioi gidariari lapurtutako materiala jasotzea egotzi diote eta gainontzekoek gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta akusazioari aurre egin beharko diote. Foruzaingoak gasolindegi ondoan dagoen ermita baten inguruan estalita zeudn objektu metaliko gehiago opatu zituzten. Zabaldutakoaren arabera, atxilotuek haiek jaso eta gero saltzeko asmoa omen zuten.