Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak aurten 824.000 euro kudeatuko ditu. Udalak iazko tasak mantenduko ditu eta Javier Lazkoz Olaetxea alkateak jakinarazi digunez "diru-sailak izozteko irizpidea" izan dugu. Irizpide horretatik kanpo gelditu dira langileen soldatak (0,3 egin du gora atal horrek) eta kulturara bideratutako saila. Lazkozek azaldu digunez Arakilgo kontzejuen artean 30.000 euro banatuko dituzte. Aurrekontuan ere 0-3 urte arteko haurrendako zikloa jartzeko 190.000 euro daude. AzterketaAlkateak azaldu digunez, "urteko lehen hiru hilekoan inbertsio gaitasunari buruzko azterketa eginen dugu eta dirua zertara bideratu zehaztuko dugu". Lehentasunak markatzerakoan udalaren eta estatutik etorriko diren funtsak izanen dira oinarri. Aukeran egon daitezkeen lanen artean daude: 0-3 urteko zikloa, Izurdiagako trenbide pasa egitearekin batera herriko Geltoki auzoko sareak berritzeko aukera (Nafarroako Gobernuaren laguntza balego) edota Tokiko Inbertsioen Lau Urteko Planean erreserban gelditu den lanetako bat (hori ere gobernuaren laguntza balego). 0-3 zikloaArakilgo Udalak, Irurtzun eta Imotzekoekin batera, mankomunatuta, 0 eta 3 urte arteko haurrendako zikloa sortu nahi du (Ollaran ere sar liteke). Haren egoitza Atakondoa eskolaren ondoan legoke. Lazkozek esan digunez, "zerbitzuak eskaintzeko udalen ardura ariketa bat da". Eskaintza "interesgarritzat" jo zuen eta, aldi berean, kexu azaldu zen Nafarroako Gobernuaren aldetik finantzazioa lortzeko dauden trabekin, "bi urte daramagu gaiarekin bueltaka".