Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lurralde Antolamendurako Batzordeak Plazaolako trenaren bidea Iruñea eta Irurtzun artean "bide berde" gisa berreskuratzeko Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialaren (UGPS) alde agertu da. Beraz, Plazaolako tren zaharrak Nafarroan egiten zuen bide osoa berreskuratzea eta Donostiatik Irurtzunerako zatiari jarraipena emateak oztopo bat gutxiago du bidean. Proiektua Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatu du, erakundean ez dauden hainbat udalen babesarekin. IbilbideaProiektu Sektorialean sartzen den ibilbideak bost udalerri hartzen ditu: Berriobeiti, Berriozar, Itza Zendea, Arakil eta Irurtzun. Egitasmoa sei zatitan banatu dute. Bosgarrena Aizkorberi dagokiona da. 1.525 metro luze da. Zati horretan 620 metroko tunel bat dago. Tunela eta jatorrizko bidearen zati batzuk gaizki daudela ikusita, aukerako ibilbideak planteatu dituzte, baina ez dute guztiz baztertu jatorrizko trenbidea berreskuratzea. Seigarren zatia Irurtzungoa da eta 780 metro luze da. Bidea bat dator trenbide zaharrarekin eta Irurtzungo geltoki zaharra zegoen lekuan bukatzen da; geltoki hori desagertuta dago gaur egun.EpeakUGPSa indarrean jartzen denean eraikuntza proiektua aurkezteko urte beteko epea izanen da. Lanak hura onartu eta lau urteko epean despeditu beharko lirateke. Aurretik jendaurrean jarri beharko da UGPSa. 20 kmIruñea eta Irurtzun arteko tren ibilbideak dituenak. Jatorrizko bidea berreskuratzea ezinezkoa den zatietan aukerako beste ibilbide batzuk aurreikusi dira.