Elomendiko Txapelketa. 3. jardunaldia

Guaixe 2009ko urriaren 7a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduari 4 gol sartu zizkion Izalsak, eta arakildarrak ez zuten kontrako atean asmatu. Bestalde, Unzitik eta Rajatablak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Sailkapenean Bidezarra da lider, sei punturekin. Zaldua hamabigarrena da, bi punturekin, eta Rajatabla hamaseigarrena, punturik gabe. Larunbatean laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira. Beriainen kontra jokatuko du Zalduak, 15:45ean Beriainen. Eta bestetik Izurdiagako Rajatablak eta Indarrak jokatu beharreko lehia atzeratu egingo da.