Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen. Beriainek 4-0 irabazi zion Arakilgo Zalduari eta Unzitik 3-2 hartu zuen menpean Izurdiagako Rajatabla. Elomendiko liderra Bidezarra taldea da, 8 punturekin. Zaldua hamalaugarrena da, bi punturekin eta Rajatabla hamaseigarrena, punturik gabe. Larunbatean Zalduak Memoriam SP taldea hartuko du Lekunberrin, 17:00etan. Eta Rajatablak Santa Cruz hartuko du, Garinoainen, 16:00etan.