Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 5. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduari 1-4 irabazi zion Memoriam SP taldeak. Aldiz, Izurdiagako Rajatablak azkenaldiko egoerari buelta eman eta 4-1 hartu zuen menpean Santa Kruz. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 9 punturekin. Rajatabla hamalaugarrena da, 2 punturekin eta Zaldua hamabosgarrena, beste bi punturekin. Larunbatean bosgarrena den Izalsaren kontra jokatuko du Rajatablak, Izan, 16:00etatik aurrera. Bestalde, seigarrena den Roca izanen du arerio Zalduak, Unzuen, 16:00etan. Ea garaipenak ekartzen dituzten.