Rajatabla burua altxatzen, baina Zaldua hondoratzen

Guaixe 2009ko urriaren 27a

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 6. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak bolada txarrari agur esan eta atzera ere garaipena lortu zuen, Izalsari 1-4 irabazi eta gero. Aldiz, Arakilgo Zalduak ez du burua altxatzen: 11-1 irabazi zion Rocak Arakilgo taldeari. Gauzak horrela Unzitik jarraitzen du lidergoan, 11 punturekin. Rajatabla 11.a da, 4 punturekin eta Zaldua 15.a, azkenaurrekoa, 2 punturekin. Larunbatean Rajatablak 13.a den Beriain hartuko du Garinoainen, 16:00etan. Zalduak eta 5.a den Ardoik jokatu beharreko lehia abenduaren 3ra atzeratu dute.