Arakilgo I. BTT familia martxan izena ematea zabalik

Guaixe 2009ko urriaren 29a

Arakilgo Udaleko kultura, euskara eta kirol batzordeek Udazkeneko Kultur Agenda prestatu dute. Tartean, azaroaren 8an Hiriberri-Villanueva Arakilgo I. BTT familia martxa prestatu dute, familia giroan Hiriberrin hasi eta despedituko den bizikleta ibilaldia egiteko. Hiriberritik atera eta Ihabar, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai, Etxarren, Itsasperri eta Egiarreta zeharkatuko dituzte, atzera ere Hiriberrin bukatzeko. Azaroaren 8an izanen da bizikleta martxa, igandearekin, eta goizeko 11:00etan abiatuko da Hiriberriko plazatik. Buelta egin eta gero salda eta pintxoak banatuko dira Hiriberriko elkartean. Arakilgo Udalera deituArakilen barna prestatutako BTT edo mendi bizikletan parte hartu nahi dutenek Arakilgo Udalera hots egin beharko dute izena emateko, 948 500 101 telefonora.