Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udaleko kultura, euskara eta kirol batzordeek Udazkeneko Kultur Agenda programaren barruan antolatuta, igandean Hiriberri-Villanueva Arakilgo I. BTT familia martxa eginen da. Helburua familia giroan Hiriberrin hasi eta despedituko den bizikleta ibilaldia egitea da, kirola eta egun pasa polita uztartuz. Txirrindulariek Hiriberritik atera eta Ihabar, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai, Etxarren, Itsasperri eta Egiarreta zeharkatuko dituzte, edonork jarraitzeko moduko erritmoan, atzera ere Hiriberrin bukatzeko. Igandean goizeko 11:00etan abiatuko da BTT proba, Hiriberriko plazatik. Buelta egin eta gero, indarrak berreskuratzeko salda eta pintxoak banatuko dira Hiriberriko elkartean. Izena emateko Arakilgo Udalera hots egin behar da, 948 500 101 telefonora.