Ezin okerrago

Guaixe 2009ko azaroaren 10a

Elomendiko futbol txapelketako zortzigarren jardunaldia ezin okerragoa izan zen bertan ari diren Sakanako bi taldeendako. Izurdiagako Rajatablak azken bolada onari ezin izan zion eutsi eta Memoriam SP taldeak 3-1 irabazi zion. Eta Arakilgo Zalduaren hondamenak aurrera darrai, Elomendik 11 gol sartu baitzizkion, Arakilgo taldea 11-2 menpean hartuz. Urrotz da Elomendiko txapelketako lider berria, 13 punturekin. Unziti bigarrenak puntu berberak dauzka. Sakanako taldeei dagokionez, Rajatabla zortzigarrena da, 6 punturekin, eta Zaldua azkenaurrekoa da, hamabosgarrena, 2 punturekin. Larunbatean Rajatablak sailkapenean bosgarrena den Roca izanen du arerio, Garinoainen, 15:30ean. Zalduak hamaikagarrena den Partizan hartuko du, Lekunberrin, 17:00etatik aurrera.