Zaldua azkena

Guaixe 2009ko azaroaren 18a

Elomendiko futbol txapelketako 9. Jardunaldia jokatu zen larunbatean. Izurdiagako Rajatablak bana berdindu zuen Rocaren kontra, eta Arakilgo Zalduari 0-1 irabazi zion Partizanek. Gauzak horrela, Unziti da liderra, 15 punturekin. Rajatabla 10.a da, 7 punturekin eta Zaldua azkena da, 16.a, bi punturekin. Larunbatean Zizurren jokatuko du Rajatablak, 9 punturekin sailkapenean zortzigarrena den Ardoi taldearen kontra, 20:00etan. Eta bestetik Urrotzen jokatuko du Zalduak, bigarrena den Urrotzen kontra. Ea zer ematen duen jardunaldiak.