Ludoteka martxan

Guaixe 2009ko azaroaren 23a

Arakilgo Udaleko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeak martxan jarri du ibarrerako zerbitzu berri bat: ludoteka. Hilaren 18an zabaldu zituen ateak. Olaiak, ludotekariak, zortzi aurrekin ekin dio bere lanari. Zuhatzuko elkartea da bilgunea. Hitzordua asteazken arratsaldetarako jarrita dago, 17:00etatik 19:00etara. Arakilgo Udal Ludoteka maiatzera arte izanen da martxan. Udaletik jakinarazi digute oraindik ere inor interesatuta egonez gero izena emateko aukera duela. Izena udaletxean eman beharra dago eta horrekin batera bost euro pagatu behar dira. Udaletik jakinarazi dutenez ludotekan euskara landuko da. Estreinako aldiz eskaini du zerbitzu hori Arakilgo Udalak. Aurretik Urbaran euskara taldeak eskaini izan du zerbitzua, baina uda partean soilik.