Txanponaren bi aldeak Arakilen

Guaixe 2009ko azaroaren 24a

Larunbatean Elomendiko Futbol Txapelketako 10. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak gol festa ederra ospatu zuen, 5-1 irabazi baitzion Ardoiri. Arakilgo Zalduak bere bolada txarrarekin jarraitzen du eta 4-0 galdu zuen Urrotz taldearen kontra. Unziti da Elomendiko Txapelketako liderra, 16 punturekin. Rajatabla taldea 10.a da, 9 punturekin, eta Zaldua 16.a eta azkena, 2 punturekin. Larunbatean 11. Jardunaldia dago jokoan. Rajatablak bosgarrena den Elomendi hartuko du Garinoainen, 15:30ean. Bestalde, The Beltzak izanen du arerio Zalduak, Larrabiden, 17:00etan. Ea zer ematen duen jardunaldiak.