Zaldua azkena

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 11. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak eta Elomendik jokatu beharreko lehia atzeratu egin da, eta The Beltzak 2-0 hartu zuen menpean Zaldua, Arakilgo taldea azken postura jaitsiz. Gauzak horrela, Unziti da liderra, 18 punturekin. Rajatabla 10.a da, 9 punturekin eta Zaldua 16.a, azkena, 2 puntu exkaxekin. Datorren festa egunak direla eta asteburuan ez dago jardunaldirik, atzeratutako partidak jokatuko dira. Tartean, Zalduak zortzigarrena den Ardoi izanen du arerio abenduaren 12an, larunbatean, 12:00etan Lekunberrin.