Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko Futbol Txapelketan aritzen diren bi talde sakandarrek porrot nabarmena izan zuten larunbatean jokatutako 12. jardunaldian. Partizanek 3-1 irabazi zion Izurdiagako Rajatablari, eta Arakilgo Zalduak gol sorta ederra jaso zuen: 1-9 hartu zuen menpeak Bidezarrak Zaldua. Bestalde, atzeratuta zuen beste partida bat jokatu zuen Zalduak eta kasu honetan ere galdu egin zuen, 3-5 Zizurko Ardoi taldearen kontra. Hortaz, burua ezin jaso segitzen du Arakilgo taldeak. Urrotz da txapelketako buru, 19 punturekin. Rajatabla 10.a da, 9 punturekin, eta Zaldua 16.a eta azkena, 2 punturekin. Larunbatean Rajatablak Urrotz liderra hartuko du Garinoainen, 11:30ean. Eta Zalduak hamaikagarrena den Indarraren kontra jokatuko du Lekunberrin, 16:30ean.