Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Rajatabla eta Zaldua derbian lehiatu ziren asteburuan. Kolore bakarra izan zuen partidak: areriorik gabe, 5-0 nagusitu zen Rajatabla. Garaipenari esker, 10. postuari eutsi dio Rajatablak, 13 punturekin. Zaldua, berriz, burua altxatu ezinik dabil. Bi puntu baino ez ditu eta berak ixten du sailkapen taula. Urrozek jarraitzen du sailkapen-buru, 25 punturekin.Asteburuan 17. jardunaldia dute jokoan. Zaldua Santa Cruz taldearekin lehiatuko da Lekunberrin, bihar, 12:00etan. 7 punturekin 12.a da Santa Cruz. Puntuak batzeko aukera ona du Zalduak. Rajatablak, berriz, 7 punturekin 13. postuan dagoen Apolo taldearekin neurtuko ditu indarrak. Noainen dute partida igande eguerdian. Sailkapena1. Urroz 2510. Rajatabla 1316. Zaldua 217. jardunaldiaBihar, 12:00etan, Lekunberrin:Zaldua-Santa CruzIgandean, 12:00etan, Noainen: Apolo-Rajatabla