Irurtzungo saihesbidea dela eta izurdiagarrek eta Arakilgo Udalak aurkeztutako alegazioak ez ditu onartu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak egitasmoa Irurtzungo udalerrira mugatu du saihesbide egitasmoa. Arakilgo alkate Javier Lazkoz Olaetxeak gogora ekarri digunez, "atzera botatako alegazioetan egin beharreko hainbat lan daude. Nor arduratuko da haietaz?" Udalaren asmoa da Irurtzungo saihesbidearen behin betiko egitasmoa eskuratzea eta dauden arazoei nola aurre egin aztertzea. Lan horien artean daude: Izurdiagako puntu batean errepidearen altuera 40 cm igo da (bata bestearen atzetik botatako asfalto kapengatik) edota errepide bazterrean dauden euri urak hartzeko estoldak eta beste. PlanaUdalak hirigintza plana legegintzaldia despeditu aurretik onartzea nahi luke. Gaur egun Nafarroako Gobernua hura aztertzen ari da. Bestalde, Izurdiagako trenbide pasaz Nafarroako Gobernuak zer esanen duen zain dago udala. Jakina denez, bi herri guneak autopista ondotik joanen litzatekeen errepide baten bidez lotzea proposatu zuten udalak eta kontzejuak.