Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketako 17. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Bertan dabiltzan bi talde sakandarrak ongi ibili ziren. Izurdiagako Rajatablak 2-3 irabazi zion Apolori, eta Arakilgo Zalduak, horrenbeste jardunalditan galdu eta gero azkenean irabaztea lortu zuen, eta nola gainera, 4-2 hartu baitzuen menpean Santa Cruz. Elomendiko txapelketako liderra Urrotz da, 25 punturekin. Rajatabla 9.a da, 15 punturekin, eta Zaldua 16.a eta azkena, 4 punturekin. Larunbatean hurrengo jardunaldia dago jokoan. Rajatablak bigarrena den Unziti hartuko du Garinoainen, 15:30ean, eta Zalduak Izalsa izanen du aurkari Lekunberrin, 17:00etan. Ea bolada onak segida duen.